XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nork?.

- Ez dakit malkoak zituen masailetan, ez dakit....

Mesedez, ez beste galderarik egin.

Ez dakit nor zen....

Duela sei aste bidali zidaten, Cityko banku baten bidez... erruki-saria edo zela zioten... mila libra.

Zin egiten dut ez dakidala nor zen....

Erruki-etxe baten oparia zela zioten.

Zuk dena dakizu....

Esaidazu zuk nork....

Burua eskuetan murgilduz negar egin zuen, entzuleei atzea emanez oraindik, negar zotinak gorputza astintzean sorbaldak mugituz.

Ez zen inor mugitu; azkenean jeitsi zituen eskuak, baina ez zuen gora begiratu.

- Zergatik ez zinen jakiten saiatu?- galdetu zuen sinpleki Kardenek.

Mila libratako opari anonimoak jasotzen ohituta zaude ala?.

Lizek ez zuen ezer esan eta Kardenek jarraitu zuen: - Ez zinen saiatu ere egin zerbait bururatu zitzaizulako.

Ez al da hori?.

Eskua aurpegira altxatuz berriro, baietz egin zuen buruaz Lizek.

- Leamasengandik zetorrela bururatu zitzaizun, edo Leamasen lagunarengandik, ezta?.

- Bai - lortu zuen esatea.

Kalean entzun nuen dendariak dirua jaso zuela, epaiketaren ondoren diru mordoa eman ziotela nonbait.

Asko hitzegin zuten hartaz eta nik banekien Alec-en lagunak behar zutela izan....

- Bai gauza bitxia - esan zuen ia berekiko Kardenek.

Bai gauza arraroa.

Esaidazu, Elizabeth, jarri al zen zurekin inor harremanetan Leamas gartzelara joan eta gero?.

- Ez - esan zuen, gezurretan ordea.

Bazekien ordurako Alec-en aurkako zerbait frogatu nahi zutela, dirua edo lagunekin zerikusia zuen zerbait; dendariari buruzko zerbait.